XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aleman horiek, entzuna zuenez, Brasil-go hegoaldean bizi ziren.

Han, hegoaldean, Argentina eta Uruguay-tik hurbil, aspalditik ezagunak ziren kolonia famatu haietan.

Baina hemen, iparraldean, oihanaren erdian....

Jauna berriro eseri zen, begirada Franz-engan bereziki finkaturik zuela: - Nortzu zarete? - galdetu zuen portugesez.

- Ni Franz Rust naiz, Suiza-koa.

Nire lagunaren izena Kairu da.

- Zertara etorri zarete eskualde honetara?.

- Zurich hiriko aldizkari baterako lan egiten dut.

Kazetaria naiz, eta bidaia honen helburua Amazonia-ri buruzko erreportaia bat egitea da.

Jaunak oraingoan alemanez hitz egin zien jeep-etan etorritako gizonei: - Hartu ezazue bi hauen filiazioa.

Alboko gela batera eraman eta han foto bana atera zieten, kartulinazko fitxa batzuetan hatzmarkak hartu eta hainbat galdera egin zieten, izen deiturak, helbideak, etabar eskatuz.

Ondoren, gelatik irten eta etxe aurrera eraman zituzten.

Han, furgoi itxi batean sartzera zihoazten.

Orduan Franz plantatu egin zitzaien: - Zer ari da hemen gertatzen?. Gu bidaia baketsua egiten ari gara eta ba dirudi hemen gaizkiletzat hartzen gaituzuela.

Nora eraman behar gaituzue?.

Hau da bidaiariei eskaintzen diezuten ospitalitatea?.

Nekaturik gentozten hainbeste ordu oinez ibili ondoren, eta zuek etxe horretan zutik iraun erazi gaituzue, ez gaituzue eseritzera gonbidatu, bera, jaun hura, eserita zegoen bitartean.